[itzul] presidentea/lehendakaria
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Mar 3, 20:52:12, CET 2005
Hiztegi Batuan:
- presidente 'lehendakaria, burua'
- presidenteorde
- presidentetza
- lehendakari
- lehendakariorde
- lehendakariordetza
- lehendakaritza
Hortik aurrera... norberaren aukera. Begira, adibidez, 'Berria'ren
hemerotekan bilatuta ateratzen diren 'lehendakari' hitzaren lehen adibideak
(bi egunotakoak denak):
- Bertan izan ziren Gipuzkoako arrantzaleen kofradiatako lehendakari Jaime
Tejedor eta Ondarruko kofradiako idazkari Aitor Arrate ere. (2005-03-03)
- Sarituekin batera egon ziren Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose
Ibarretxe eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Anjeles
Iztueta... (2005-03-03)
- Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariari egitasmoa baztertu dezala eskatu
dio Batasunak (2005-03-03)
- Iaz Amnesty Internationaleko lehendakari Irene Khanek euskal herritar
atxilotuek torturak jasaten dituztela salatu zuela ere gogora ekarri du
Askatasunak. (2005-03-03)
- Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria (2005-03-03)
- Erabakiaren berri Fernando Ruiz Piņeiro EAEko Hauteskunde Batzordeko
lehendakariak eman zuen (2005-03-03)
- Herri kirolak. Joxelu Erretegi da Nafarroako lehendakaria bigarren aldiz
(2005-03-02)
- Frantziako lehendakari Jacques Chiracek ondoko egunetan jakinaraziko du
noiz izanen den erreferenduma Frantzian eta Ipar Euskal Herrian...
(2005-03-02)
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago