[itzul] concurrencia
URCELAY AGUIRRE, Joseba
joseba.urcelay a bildua bizkaia.net
Or, Mar 4, 10:43:30, CET 2005
Orain ez aspaldi antzeko galdera bat bota nuen, baina ez nuen lortu kontu
hau erabat argitzerik. Eta orain diru-laguntzei buruzko arau batekin
gabiltzanez, berriro azaldu zaigu zalantza.
Batetik, hau esaten da:
"...la gestión de las subvenciones se deberá realizar siguiendo los
principios de publicidad, transparencia, concurrencia, objetividad, igualdad
y no discriminación..."
Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Jaurlaritzaren aldizkarietan arakatuta,
'lehia', ´lehiakortasun' eta 'konkurrentzia' aurkitu ditut 'concurrencia'
horren ordainean (agian gehiago ere izango dira, ze nahiko arin ibili naiz).
Azkenerako zalantza sortu zait 'concurrencia' hori lehiatzeaz ala aurkezte
edo parte hartze soilaz ari den
Bestetik, laguntzak emateko moduak zehazten direnean (eta hau, oker ez
banago, antzera samar egiten da leku guztietan) bi hauek bereizten dira:
- 'concurrencia competitiva': eskaerak aurkezturik, administrazioak (edo
dena delakoak) erkatu egiten ditu aurrsez ezarrita dauden irizpide batzuen
arabera, diru-laguntza bati edo batzuei emateko.
- 'libre concurrencia' (edo 'concurrencia libre' edo, batzuetan,
'concurrencia simple'): ez dago lehiaketarik, nahikoa da eskabidea aurkeztea
eta bete beharreko baldintzak betetzea, diru-laguntza jasotzeko (kreditua
agortu arte).
Lehenengoa adierazteko, 'elkarrekiko lehiakortasun egoera', 'norgehiagoka',
'lehia' eta 'lehiaketa' ikusi ditut buletinetan.
Bigarrena adierazteko, 'lehiaketarik eza', 'lehiaketarik gabeko prozedura',
'lehiaketa librea'...
Ikusten denez, ez dirudi kontzeptuak berak ere oso argi daudenik. Nire
ustez, 'concurrencia competitiva' aurkeztu eta lehiatzea da, eta 'libre
concurrencia' aurkezte hutsa (ez guztiz, baina ia-ia bai, hau da, aurkeztu
eta baldintzak betetzea). Hala ere, ez nago guztiz seguru.
Zinez eskertuko nuke zuen laguntza (agian erakunderen batean gurean baino
hobeto azterturik edukiko duzue kontua).
Barkatu txapa, eta eskerrik asko aurretik.
Joseba Urzelai
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago