[itzul] Principio de crecimiento cero de la"plantilladefunzionarios"

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Mar 8, 18:18:09, CET 2005


Ze motatako akatsez? Foro honetako mezuetan azaltzen direnez ari al zara?
Interferentzia mentalek eta presak eragindako mezuek ez dut uste ausnarketa
seriorik merezi dutenik, hori iruditzen zait niri behintzat. Askok eta askok
ez dugu astirik mezua idatzi ondoren Xuxen pasatzen hasteko, ezta
sakon-sakon berriz dena goitik behera irakurtzen hasteko. Hala duenak,
bejondiola. Hau komunikazio-foro bat da, eta edukiak du garrantzia, neurri
baten barruan noski, In medio virtus latinoari jarraiki. Badakizu,
horrelakoetan, gaizki idatzitakoak barkatu eta gainerakoak kontuan hartu;
nik horrela hartzen ditut gainerakoei irakurritakoak, dituzten akats,
despiste eta antzekoak barne. Eta ezer ulertzen ez badut, galdetu egingo
nuke.
Ez dakit, agian ez dut ongi ulertu eta beste zerbait adierazi nahi zenuen...
----- Original Message -----
From: "Rosetta Testu Zerbitzuak SL" <rosetta.tz a bildua terra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, March 09, 2005 2:58 AM
Subject: Re: [itzul] Principio de crecimiento cero de
la"plantilladefunzionarios"


el 8/3/05 08:43, Gotzon Egia en gegia a bildua gipuzkoa.net escribió:

>> (Ez gaizki hartu, mesedez; esaten ari nintzen, akats asko egiten
>> ditugula...)
>
> Esaten ari nintzen, bai, Xuxenen laguntza eta guzti nolakoak joaten
> zaizkigun:
>
>> funtzionarioentzat eta lan kontratudunentzat (eta beste bat
>> behi-behineko lanpostuentzat),
>
> Funtzionario jendea, behi jendea eta abar, eta abar.

Akatsez ausnarketa serio bat egin behar

Josu




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago