[itzul] espeleologia
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Mar 11, 10:49:31, CET 2005
'Albense' hori ondo ote? Alba de Tormeskoak dira 'albense'. Geologian, eta
gaztelaniaz, 'albiense' bada zerbait. Gaia espeleologia izanik, oso
litekeena da 'Albense' delakoa akatsa izatea.
Kronoestratigrafian, Behe Kretazeoko azken estaiaren izena 'Albian' da
ingelesez, 'Albiense' gaztelaniaz eta 'Albien' frantsesez. Euskaraz,
'Albiar' proposatzen da EHUko geologoek egin eta Elhuyarrek argitaratutako
Geologia hiztegi entziklopedikoan (estaiak eta orogeniak izendatzeko, -ar
atzizkia sistematikoki erabiltzen dute euskal geologoek).
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de ARTEZ Itzulpengintza
Enviado el: viernes, 11 de marzo de 2005 9:38
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] espeleologia
Egun on:
Espeleologia-talde batentzako hiztegitxo bat itzultzen nabil eta zalantzak
ditut hitz hauekin:
Albense: Albeniar?
Capa libre:
Corteza del suelo. Lurrazala? ("Corteza de la tierra" bezala?)
Juntas de estratificación:
Rebosadura:
Surgente:
Verniculares:
Eskerrik asko aldez aurretik,
iratxe.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago