[itzul] bi puntuak eta komunztadura
    Asier Irizar 
    marraskillo a bildua euskalnet.net
       
    Or, Mar 18, 09:55:45, CET 2005
    
    
  
Bi puntuak erabiltzen direnean, ezinbestekoa da erreferentearekiko
komunztadura? Badago inon halakorik idatzita?
Kontua da bi puntuak erabili behar ditudala, eta jakin nahi dut ea
halabeharrez idatzi behar ditudan ondorengo aditz guztiak NOR edo NORK
sailetako bakar batean.
Jatorrizko adibideak luze samarrak dira, baina ondorengo adibideak ondo
erakusten du korapiloa:
Etxeko mutilak, gehienetan:
- bihurriaoak dira
- lan  gutxiago egiten dute,
- alferragoak dira
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago