[itzul] filme baten izenburua

Irati Iciar ikastaroak a bildua ueu.org
Or, Mar 18, 16:57:22, CET 2005


Arratsalde on! (halako giro ederrarekin erraz esaten da)

Filme baten izenburua euskarara itzulita dagoen jakin nahiko nuke, hauxe: 
Jatorrizko izenburua: Thunder in the sun (EEBB, 1959)
Gaztelaniazko izenburua: El desfiladero de la muerte

Ziur ikusita daukazuela, Estatu Batuetara emigratutako euskaldun talde baten inguruko  western bat da, eta bertan euskaldunon ohitura "arraro" batzuk agertzen dira (irritziaren bidez komunikatzen dira, arbasoen sua daramate karroetan, eta "zapateado" antzeko bat dantzatzen dute!). ETB2an pare bat bider eman dute.

Aurrez mila esker zuen arretagatik,
Ondo izan, 
IRATI



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago