[itzul] kuitak/koitak
L.B.
itzultzaile a bildua abadiano.org
Ost, Mar 30, 09:44:54, CEST 2005
Badirudi gaztelaniaz bikoiztasun bera ezagutu zutela anbiolan (“cuita” /
“acoita”). Gurean (B) "koitta" forma erabiltzen da ahozko hizkeran ("Beti
habil koittá jotén!" lango esaldietan) eta menturaz hala behar luke idatziz
ere, bustidurarik gabe noski. Nire boza behintzat horren alde litzateke.
Agian merezi luke oroitzeak “kuita/koita” hitzetik eratorritako izenondo
ezagun eta usaiakoena idazterakoan "-o/-oi" forma erabiltzen dela euskeraz
abantxu kasu guztietan. Hona eskura ditudan bi adibide:
1) "koitadu" (Martin Aranburu eta Manuel Bago Agirre, Erriko Jendeentzat
Ossun Legeak eta Medikantzako Argibideak, Klasikoak, Donostia, 1994, 8 or.)
2) "cottadu" (Bertso Zahar eta Berri zenbaiten bilduma, Patri Urkizu,
Durangoko Udala, 1987, 152 or.)
Mokoroaren hiztegian 20 bat aldiz agertzen da “koitadu” eta behin ere ez
“kuita/kuitadu”.
“Kuita” formari dagokionez, Interneten adibide bakarra aurkitu dut, eta bera
ere 1985eko testu batean. Berri xamarra ene ustez eredutzat hartu ahal
izateko.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: Martes, 29 de Marzo de 2005 02:57 p.m.
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] kuitak/koitak
Hiztegi Batuak ez du ez bata ez bestea jasotzen, eta gure hiztegi
normalek ere ez, beraz. Hala ere, euskal hitza dela zalantzarik ez, eta
nik erabiltzeko problemarik ez. Arazotxo bat bai ordea: forma
idatziarekin dudak.
Inork iritzirik eman nahiko balit...
X.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago