[itzul] destratificador
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Mar 31, 17:40:12, CEST 2005
'destratificador' hori, gaztelaniaz, 'desestratificador' izango da noski.
Eraikinen goialdean metatzen den aire beroa banatzeko sistema da
(haizagiluak izaten dira). Estratifikazio termikoa hausteko sistema da.
ingelesez: destratifier
frantsesez: destratificateur
Euskaraz nola?
'deshumidificador' delakoa euskaraz 'hezetasuna kentzeko makina' egiten
bada:
'estratifikazioa hausteko/desegiteko/deuseztatzeko makina' egin liteke
Eta 'estratifikazio' mailegua gustukoa ez duenak 'geruzapen/geruzatze' egin
lezake.
Irtenbide barrokoagoak eta xelebreagoak bila litezke, noski:
'geruzagabetzeko makina', 'desgeruzagailu'...
Baina, bestalde, 'transformadore', 'kondentsadore' eta gisakoen bidetik,
'desestratifikadore' egin liteke lasai asko. Nik hala egingo nuke.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Traducciones CCI Itzulpenak
Enviado el: jueves, 31 de marzo de 2005 16:52
Para: Itzulist
Asunto: [itzul] destratificador
Kaixo, lagunok:
Ba al daki inork nola eman "destratificador" euskaraz?
Berokuntza sistemaren zati bat omen da.
Esker aunitz laguntzagatik
Jon Arbizu
------------------------
Centro de Comunicación Internacional, S.L.
------------------------
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago