[itzul] Euskarazko lehen eleberria

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 2, 10:38:27, CEST 2005


Bada Bizkaian, inoiz esan dizuedan bezala, Ibaizabal ibaiaren itsasadarraren
inguruetan doan banatzen den astegunkari bat (astelehenetik ostiralera,
alegia), toponimia nahita itxuraldatzeko "el Nervión" izena jarri ziotena.
Hona hemen pare bat perla, gaurkoak:

 

1.- "'OBABAKOAK' / Poltsiko-edizioa liburutegietan / (...) 'Obabakoak '
guztia euskeraz idatzi zen lehenengo eleberria izan zen."

Arterago, euskaldunok eleberri erdia euskaraz eta beste erdia erdaraz
idazten ei genuen, itxura.

 

2.- "Euskadiko kanpin-denden okupazioa oso handia izan da uda honetan /
(...) Orokorrean, Espainiako kanpin-denda gehienek lortu dituzte kopuru oso
dexenteak. (...)"

Beraz kanpinak bete beharrean, egin dutena izan ei da hiruko oihal-etxolan
hamahiru bat sartu, edo seikoan hamasei, tokia libre uzte aldera edo.

 

Jon

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago