[itzul] Wordfast

itzul itzul a bildua hernani.net
As, Ira 6, 09:43:28, CEST 2005


Egun on, 
halamoduko Wordfast bertsioren bat jarri dugu, guk geuk, eta lehen ere erabilita dudanez, ez dut arazorik botoiekin eta abar. Baina, noski, TM hutsik dago eta nahiz eta nik uste izan nik egin ahala aktualizatzen (kasu honetan, sortzen) joango zela, ez da hala, ze gehitzeko esaten diodanean, esaten dit ez dagoela zeri gehitzen hasi ere. Hortaz, informatikariak esan dit berak Eizie-ren orritik eta beste nonbaitetik jaitsiko dituela memoriak eta instalatuko dizkidala, baina hortik aurrera zer egin behar dut? Alegia, non sartu, zer luzapen jarri, nola adierazi eta non zein den iturburu hizkuntza eta zein xede hizkuntza?
Galdera askotxo, badakit, baina inork laguntzerik balu, asko eskertuko genuke.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago