[itzul] EIMAren ortotipografia: letra etzanez idatzitakohitzetandeklina-atzizkia marrarik gabe lotzea dela eta
Agirre, Jesus Mª
jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
Ast, Ira 8, 10:13:39, CEST 2005
Eskerrik asko oharragatik, Juan. Ondo izan.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: 2005ko irailaren 8 10:07
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] EIMAren ortotipografia: letra etzanez
idatzitakohitzetandeklina-atzizkia marrarik gabe lotzea dela eta
Egun on, Jesusmari eta konpainia.
Iritzi zehatzetan sartu gabe, prozedurazko kontu bat. EIMAko
estilo-liburukiak, eta bereziki ortotipografiari buruzkoak, bide luzea egina
dute, barneko nahiz kanpoko eztabaida luze-zabalez, argitara orduko. Horrek
ez du esan nahi zer hobeturik ez lukeenik noski, baina bai eztabaidarako
pertinente diren iritzi gehienak eta araberako erabaki-aukerak kontuan eta
aintzat hartu direla. Besteak beste (eta bereziki, luze bai luze),
Jesusmari, zuk hor azaldu dituzunak.
Argiratu ondoren ere, berriro eztabaidatzeko aukera izan da (puntu horiek
eta beste asko), EIZIEk berariaz antolaturiko mintegi bat dela eta, non alor
gehinetako ordezkari oso kualifikatuak bildu baitira saio luze samarrean.
Horren ondorioak hurrengo SENEZen jasoko dira, eta EIMAko Aholku Batzordea
prest agertu da mintegi horren emaitzak, zuzenkizun zein hobekizun, bere
egiteko hurrengo argitaraldirako.
Nolanahi dela ere, bere gisa eztabaidarekin segitu nahi lukeenak hobe luke
beste plaza (teknikoki) aproposago batera jotzea, zeren formaturik gabeko
mezuetan nekez bereizten baita deus kontu horretan.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Agirre, Jesus Mª
Bidalia: asteazkena, 2005.eko irailak 7 15:01
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] EIMAren ortotipografia: letra etzanez idatzitako
hitzetandeklina-atzizkia marrarik gabe lotzea dela eta
Hezkuntza Saileko EIMAk ortotipografiari buruzko liburuxka bat argitaratu
berri du, Euskaltzaindiaren oniritziarekin, eta irakasmaterialen esparrutik
landa ere eragina izateko asmoarekin. Behar-beharrezkoa zen, dudarik gabe,
arauketa bat egitea nolabaiteko agintaritza duenak, eta ahalik modurik
ofizialenean egin ere, denok konbentzio formal bateratu batzuk jarraitu
ditzagun. Oro har, oso interesgarria eta egokia iruditzen zait plazaratutako
sistematika. Nolanahi ere, badu puntu bat garbi ikusten ez dudana, eta hemen
planteatu nahi nukeena. Letrakera etzanari dagokion atalean, letra etzanez
idatzitako hitzei deklina-atzizkia letra arruntez marrarik gabe idaztea
hobesten da. Hona hemen adibide batzuk:
EIMAren liburuko adibideak
Herriatik eta Deiatik heldu zaizkigu eskari horiek
Andu Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanezeko pertsonaia da Kornelio
Bernardo Atxagaren Obabakoaken irakurri nuen
Espezieen jatorriatik hartutako datuak datoz Berriaken
Poemako "begietan eoki" dela eta, uste dut ehoren forma dugula aurrean, ez
egonena
Neuk egokitutako adibideak
Gwen Stefaniren azken hitak, protesta-hotsak grande bouclean
Ez du enpresa hitza erabiltzen, nahiago du proiektuaz hitz egin
Prestigeren hondamendia
W. Auropunctataren koloniak [inurri-mota bat da]
Kixoteren argitalpenaren 4. mendeurrena
Parsifalen bertsio berria, Sebastian Alvaro Al filoko zuzendaria, jendea
txundituta utzi zuen Mauleko jotak
Itxi egin dituzte herriko tabernak, eroskietan dago salgai; victorinoen
kasta; oso dotore zaude levisekin; pymeentzako laguntzak
Hizkuntza atzizkidun edo aglutinanteei planteatzen zaien arazo hau dela eta,
lehen begiratuan, proposamenak hiru gauza ditu bere alde: sinpletasuna,
doitasuna eta orokortasuna. Ez da ezer erantsi behar; beraz, ez da ezer
berririk ikasi behar, ez dago salbuespenik egin beharrik... Baina baditu
gauza garrantzitsu batzuk bere kontra ere. Lehenengoa, eta garrantzitsuena,
irakurtzeko zailtasuna da; hots, erreferentzia letra etzanez eta atzizkia
letra arruntez besterik gabe josita -hots, letrakeraz soilik bereizita-,
hitza (edo hitz sorta) ez da erraz irakurtzen, eta erreferentzia eta
atzizkia ez dira ondo bereizten. Eta hizkuntza idatzirako proposamen batez
ari gara, hots, irakurketa aise bideratu behar duen neurri batez. Nire ustez
lehentasuna eman behar zaie argitasunari eta irakurtzeko erraztasunari. Duda
handiak ditut irakur- eta idatz-ohitura berri horretara egite hutsa den
koxka. Bigarrena, hain zuzen, orain arte hedabideetan nagusi izan den
jokabidearen kontrakoa izatea da (Berria, Jakin, Elhuyar...; Argia
aldizkariaren azken alean EIMAren proposamenari jarraitzen zaio).
1) Horregatik, mailegu gordinak, metahizkuntzako hitzak eta izen edo
tituluak letra etzanez idaztean, atzizkiak erreferentzian aldaketarik ez
dakarrenean, uste dut hobe dela atzizkiaren (edo batzuetan artikulu
hutsaren) aurrean MARRA TXIKIA jartzea, nahiz eta horrek pixkat zamatu
idazkera.
Izena eta izana bat datozen izen berezi eta tituluei dagokienez,
deklina-atzizkia eranstean aldaketa gertatzen da erreferentzian, hots, galdu
egiten da erreferentziako artikulu markagabea. Hona hemen adibide batzuk:
EIMAren liburuko adibideak
Hiztegi Batuko zerrendaz galdezka agertu zen Euskaldunon Egunkariko
kazetaria
Honako hau, ordea, Laborantzako liburutik hartua da; ez Hiztegi Batutik
Gerrako kroniketatik atera dut: alegia, Gerrako kronikak liburutik
Iturriagaren Ipuinetan dator hori: hots, Iturriagaren Ipuinak liburuan
Orixek utzulitako San Agustinen Aitorkizunen ale bat
Euskal Gramatika: Lehen Urratsetako liburukietan datozenak
Neuk egokitutako adibideak
Egues auziko ikerketa batzordea
herriko tabernen diru-sarrerak, jolas gutxi miurekin
Halakoak asko ez diren arren (gehienbat liburuak ditugu), egia da kasu
horietan marra txikia jartzeak, nahiz eta erreferentzia eta atzizkia ondo
bereizi, distortsio pixkat ekarriko lukeela erreferentziaren irudikazioan:
Hiztegi Batu-ko hitzak (Hiztegi Batua da izenburua), Aitorkizun-etan
(Aitorkizunak da izenburua). Eta badirudi ezen, marraz bereizten baldin
bada, erreferentzia oso-osorik eman behar dela. Ala ez?
2) Euskal hitz arruntak letra etzanez nabarmendu nahi direnean ere
(teknikoak, adierazkorrak, lagunartekoak, ironikoak, markatzekoak eta abar
direlako), erreferentzia eta atzizkia letrakeraz soilik bereiztea
planteatzen du EIMAren proposamenak, gorago esan bezala. Hona hemen adibide
batzuk:
EIMAren liburuko adibideak
Horrelakoetan, ohiturei begiratzen die historialariak, ez jarrerei
Neuk egokitutako adibideak
Teknikoak: satanen eta eta türken ateraldiak
Berriak: okupen erresistentzia, top mantei erositako CDak
Irudizkoak: otarteko posizioa, materia izoztutako energia da, eraikinaren
gaixotasunaren jatorria bilatu, natura haserretzen denean, Moncloako
iturriek iradoki dutenez, barne-mintzoa inguruko zaratatik bereizteko,
Laiseka zaharrak irabazi zuen etapa, pantera beltzen ekintza odoltsuak
Adierazkorrak: aurtengo modako erreklamazioa
Lagunartekoak: tabernaz taberna poteatzeko leku aproposa
Ironikoak: zauritutako batzuk gune seguruan zeuden, sozialki onartutako
normalidadeari men eginda bizi behar dugu
Markartzekoak: arazoari alderdi politiko-ideologikotik heldu; intelektual
engaiatuaren figura; gure hizkuntza bizirik nahi dugu, ez salbaturik
Izen berezietatik eratorriak: keinu wodyallendarrez bete du filma
Lau erreparo egingo nizkioke proposamenari. a) Hitz arruntak ditugu,
euskararen korpusekoak, nahiz eta balio erantsiz erabiliak; ondorioz,
erreferentzia hutsa markatu beharrean (eta ez atzizkia), normalagoa da
euskararen joskera asumitu eta hitzak (edo hitz sortak) hitz-katean hartzen
duen forma osoa nabarmentzea. b) Deklina-markak utzi behar al dira bakarrik
letra arruntez? Bestelakoak ez (modako erreklamazioa, poteatzeko lekua,
benetako ahalegina; gure hizkuntza bizirik nahi duzu ez salbaturik...)? c)
Erreferentzia eta atzizkia bereizi beharra lan zaila eta astuna da, idazketa
eta irakurketa zailtzea da, ondorio praktiko gutxikoa da... d) Kasu honetan
ere, orain arte hedabideetan nagusi izan den jokabidearen kontrakoa da.
Beraz, nik horrelako kasuetan HITZ SEGIDA OSOA idatziko nuke etzanez,
erreferentzia eta atzizkia.
Laburbilduta, nik bi maila ikusten ditut: a) hitz eta izen berezietan marra
jartzea erreferentziaren eta atzizkiaren artean; 2) hitz arrunt nabarmenduak
letra etzanez idaztea erreferentzia eta atzizkia. Nolanahi ere, gustatuko
litzaidake nire erreparoei norbaitek erantzutea, beharrezkoa baita
proposatutako konbentzioak konbentzimenduz onartzea.
EIMAren proposamenak atzizkiarekin berdin jokatzea planteatzen du kakotxak
eta letra lodiak erabiltzean ere. Kakotxak puntuazio-marka bat dira,
bereizgarri-funtzioa ere izan dezakete erreferentziaren eta atzizkiaren
artean; beraz, nire ustez ez litzateke beharrezkoa izango marra jartzea
(ados nago proposamenarekin). Letra lodiari dagokionez, gutxiago erabiltzen
da hitzaren osagaiak bereizteko; bestalde, etzana baino errazago bistaratzen
eta nabarmentzen da, beraz, ez nuke auzian jarriko EIMAren proposamena.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago