[itzul] puntu 1 ala 1 puntu?
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ast, Ira 15, 19:44:02, CEST 2005
Hauxe dio Ikasmaterialetako ... Aholku Batzordeak:
2. Joskerari dagokionez, neurri-izenaren aurrean idazten da kopurua.
Kopurua bat zenbakia denean eta digitoz emana, orduan zenbaki
hori ere aurrean idatziko da (baina ez da aurrean irakurriko, euskal
tradizioaren arabera baizik).
Luzera: 5 cm [bost zentimetro]
Abiadura: 6 m/s [sei metro segundoko]
Tenperatura: 20 ºC [hogei gradu]
Tirabidea: 1 km eta 200 m [kilometro bat eta berrehun metro]
Osorik eskuratu nahi izanez gero, hemen duzu liburua:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2005/Ortotipografia.pdf
At 18:44 15/09/2005 +0200, you wrote:
>"Un punto" idazteko, beti "puntu 1" (gero, 2 puntu, 3
>puntu...) idatzi dut, baina uste dut orain "1 puntu"
>idatzi behar dela.
>
>Egia da ala beti bezala idatz dezaket?
>
>Eskerrik asko
>
>
>
>______________________________________________
>Renovamos el Correo Yahoo!
>Nuevos servicios, más seguridad
>http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago