[itzul] puntu 1 ala 1 puntu?
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
Ast, Ira 15, 20:24:05, CEST 2005
>"Un punto" idazteko, beti "puntu 1" (gero, 2 puntu, 3
>puntu...) idatzi dut, baina uste dut orain "1 puntu"
>idatzi behar dela.
>
>Egia da ala beti bezala idatz dezaket?
Behar, behar... hobe zenuke «1 puntu» idaztea, baina inor horretara
behartzera etorriko zaizunik ez dut uste.
;-)
Txantxak alde batera utzita, «Ortotipografia» liburuan Ikasmaterialen Aholku
Batzordeak zehaztutako bidea guztiz egokia iruditzen zait: kopurua digitoz
idatziz gero, «1 puntu» (nahiz eta «puntu bat» irakurri). Horrela, digitoz
kopuru gehiago aipatu behar bada (adibidez: «irabazleari, 100 puntu;
bigarrenari, 50 puntu; hirugarrenari, 1 puntu»), testuaren baitan
koherentzia ez galtzea lortzen da, biziro errazten da zifrak aurkitzea.
Baina beti duzu letraz idazteko aukera: «puntu bat». Neronek
halaxe --letraz-- idatziko nuke testuinguru askotan (salbuespenak: hainbat
puntu kopuru aipatzen duen testua izatea, edo puntu kopuruak jasotzen dituen
taula batean agertzea, edo...).
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago