[itzul] "Ir de litros"
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Ira 20, 10:43:40, CEST 2005
Interesgarria iruditu zitzaidan duela zenbait hilabete 'Berria'n
irakurritako hitz pare hau: 'botilako' eta 'litroko'. Testuinguru osoa jaso
nuen:
"Administrazioaren aginduz, Teresa La Espada Deustuko Unibertsitateko
soziologoa litrokoa eta botilakoa izeneko gazteen jarduerak aztertzen ari
da. -Zeri deitzen zaio botilakoa? -Gaur egun mozkorraren aitzakian gazteek
kalean egindako parranda guztiei deitzen zaie botilakoa. Izatez, baina,
gazteek edariak supermerkatuan erosi, jende gaztea bakarrik dagoen lekuan
bildu eta botila eskuz esku pasatuz elkarrekin edatea litzateke. Ohitura
hori kanpotik ikasi dute euskal gazteek". (Berria, 2004-05-02)
Hortik abiatuta (Asierren proposamenari kontra egin gabe), iruditzen zait
agian 'litrokotan ibili' edo halako zerbait esan daitekeela (txarra bada,
niri egotzi errua, ez 'Berria'koei...).
Bestela, 'litrago batzuk hartzera joan' edo... ;-)
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago