[itzul] CD eta DVD

Iñigo Errasti Aranbarri errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Ost, Ira 21, 08:12:47, CEST 2005


Lehenengo bidea aukeratuta, gazteleraz/ingelesez dagoela ulertuko nuke lehenengo begiratuan. Hau da, CD (ce-de/si-di?) irakurriko nuke. Horren azpian Compact Disc daukagula ulertzen badugu, nire ustez, mugagabea izango da artikulurik gehitu ezean. Zuk zeuk esaldian "CDa eta DVDa" jarri diguzu. Kontua da azaldutako testuinguruan goiburu gisa datorrela sigla hori (ez esaldi baten barruan), eta estetikoki ez dela (behar bada) hain txukun agertuko. Ez dakit atrebentzia handiegia izango ez den, baina CD horrek "(Carnicería) Patxi Harategi" eta antzekoak ekarri dizkit gogora: ez dadila inor haserretu. Antzekotasuna bakarrik (artikulurik gabe) agertze horretan baino ez diet hartu.
Nik neuk
	CDa

	-1...
	-2...

jarriko nuke.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago