[itzul] Eusko Legebiltzarreko barne araudia
j-agirrem a bildua ej-gv.es
j-agirrem a bildua ej-gv.es
Ast, Ira 22, 15:27:23, CEST 2005
Gaur arte ez duzu itzulpen horren berri izan? Orain dela 25 urteko
itzulpenak aztertzen eta epaitzen hasi behar al dugu?
Ba nik ere ez dut izan horren berri... Oso kontu ezaguna zen? Kontua ez da
inor epaitzea, itzultzaileak are gutxiago , baina antologiarako bada
horrelako testu bat oraindik ere indarrean izatea.
Eta asko dio horrek euskarazko testuei, orain arte behintzat, egin zaien
jaramonaz.
Etsigarria ere bada ikustea hainbeste urtetan hainbat eta hainbat ordezkari
igaro direla parlamentu horretatik, horietariko asko euskaltzale sutsuak,
baina testu horren usainik ere ez dutela izan, edo izan badute ez direla
egokitu zedin eskatzeko gauza izan.
Orain 25 urteko itzulpenei dakit, baina indarrean dauden legeen euskarazko
erredakzioari bai, edota nahikoa izan behar dugu espainolez idatzitakoekin?
-----Mensaje original-----
De: Ander Arana [mailto:andera a bildua parlamento-navarra.es]
Enviado el: jueves, 22 de septiembre de 2005 14:27
Para: Iņigo Iņurrategi; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Eusko Legebiltzarreko barne araudia
Antologiarako izango litzateke baldin eta gaur egun onetsiko balitz, baina
hona ekarri duzun testu hori, oker ez banago, orain dela 25 urte onetsitakoa
da, eta gustatu ala ez, hori da orduan onetsi zen testua. Araudi berria
onesten ez den bitartean hori da testu ofiziala. Gaur arte ez duzu itzulpen
horren berri izan? Orain dela 25 urteko itzulpenak aztertzen eta epaitzen
hasi behar al dugu? Orain dela urte batzuk araudi berria onestekotan egon
ziren, baina azkenean ez zen halakorik egin. Seguru egon itzultzaileek
prestatuta zuten itzulpena txukun-txukuna zela.
Ondo segi,
Ander Arana
Nafarroako Parlamentuko itzultzailea
----- Original Message -----
From: "Iņigo Iņurrategi" <markiola a bildua gmail.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, September 22, 2005 2:07 PM
Subject: [itzul] Eusko Legebiltzarreko barne araudia
Gaur egun horrelako kontuekin ibili behar izatea ere... Tristeena orain arte
denak erderazko araudiarekin jardun dutela (eta testu egokia onartzen ez den
bitartean jarraitu beharko dutela!). Antologiarako.
(...)
"15. Atala
(...)
3.- Legebiltzarraren Diruegitamuen pentzutangoa izango da bere
Legebiltzar-lana dela eta Gizarte-Segurantzako edo Tarametako bazkide izatea
zekarkien lana utzitako Legebilztarkideei erakunde hoietan dagozkien
bazkide-sariak ordaintzea. Legebiltzarrak aurreko lerroaldian agindutakoa
bete eta nahi izan, eta aurrez Gizarte-Segurantzan sartuta ez zeuden
Legebiltzarkideak dagokien jaurpidepean sartu erazteko behar daitezen
ituneak egin ahal izango ditu Gizarte-Segurantzako Eraentza-Erakundeekin.
Lehenengo lerroaldian agindutakoa, bere Legebiltzar-lana dela-eta
lanbide-utzialdian egon daitezen herri-lanarientzat, gozamensaridunen
bazkide-saritara ere zabalduko da.
4.- Atal honetan ohartemandako dirueskuraketak utzi ezinekoak eta bahitu
ezinekoak izango dira, Araudi honetan Legebiltzararaukortasunari buruz
agintzen denaren kaltetan gabe.
16. Atala
13garren eta 14garren ataletan jarritako Legebiltzarkideen onurabideak
aldarrikapenunetiko bertatikako indarra izango dute indarrean dagoen
hauteskunde-legean horretzaz erabaki dedinaren arauera.
(...)
18. Atala
Honako hauengatik galduko du Legebiltzarkideak bere Legebiltzarkidegoa:
1.- Zegokion hauteskundeetan hautaketa bera edo Legebiltzarkidetzaren
aldarrikapena erabateko indarrez baliogabetu dezan epailaritza-erabakiz.
2.- Hil edo ezinean gelditu izanagatik, azkenengo hau beteko indarrezko
epailaritza-erabakiz adierazi ondoren.
(...)
20. Atala
(...)
3.- Edozergatik, eta aurreko 1. zatian ohartemandakoa salbu, Talde bateko
izateari utz diezaion Legebiltzarkidea, berez eta besterik gabe Askotario
Taldean sartuta geldituko da hori gertatu dedineko Bilkure-aldiak diraueno.
talde horretako Taldeburuak hori Legebiltzar-Mahaiari jakinaraziko dio.
4.- Askotariko Taldeak bere auniztasunaren adierazpide izan dedin
barne-araudia izango du jaurpide, hori onartzerakoan eta aldatzerakoan
Mahaiari jakinarazi behar diola.
(...)
22. Atala
1.- Mahaia da Legebiltzarreko bateango Eraentza-Erakunde, Lehendakariaren
aginte eta artezjaritzapean dihardu, eta Legebiltzarraren bateango
ordezkotza darama joan dedin tokietan."
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago