[itzul] Itzultzaileen mapa
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ira 28, 08:54:10, CEST 2005
> Ba, orain itzultzaileen googlemapa:
> http://www.proz.com/?sp=interpreter_search&from=baq&to=esl&country=%&field=&show_all=1
Bi burutazio itzultzaileen mapaz:
- Internetek ez al zion, hain zuzen ere, nonahikotasuna ematen
itzultzaileari? Nik hala uste nuen. Internet izan baino lehenago,
itzultzaileak nahitaezko zuen bere lan iturburuetatik hurbil egotea
(bizitzea), bere lan hizkuntzen ingurunean egotea beti. Sareak, posta
elektronikoak batik bat, zama hori kendu zion: itzulpena jaso behar duen
bezeroarentzat zer diferentzia du itzultzailea aldameneko bulegoan edo
10.000 kilometrora egoteak? Batzuetan, hobe urrun izatea: ingelesera
egin behar duen itzultzailea Ingalaterran bizi bada, bertakoa bada,
hainbat hobe. Beste era batera ikusita: egunero zerrenda honetan elkar
laguntzen ari garen itzultzaileok, ba al genekike adiskideen izenak mapa
gainean kokatzen? Ez dakit, ez dakit... Mapa kontu hori oso ona izan
daiteke Chicagoko krimenak kokatzeko, edo Parisen alokairuko etxeen
berri izateko, edo Bilbo Zaharrean botikak non dauden jakiteko, baina
itzultzaileenean ez diot zentzu handirik harrapatzen.
- ProZ.com-eko erreferentziak ikusita, euskaratik gaztelerara egiten
duten itzultzaileak arratoiak baino pobreago bizi dira: parkeen erdian,
bide bazterretan, zelai ospeletan, etxerik gabeko eskaleak direla esango
nuke. Handitu ezazue zooma ikur urdinen gainean, eta ikusiko duzue.
Propaganda ederra belaunaldi gazteak itzulpengintzara ausart daitezen!
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago