[itzul] metalurgia kontuak

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ira 28, 12:50:19, CEST 2005


 > CUCHARA BIVALVA. Euskaltermek KUSKUBIKO ematen du, baina zoologia
 > arlokoa da. Horrelaxe emango zenukete, hau da, KUSKUBIKO KOILARA?
 > ala, ezagutzen duzue ordain hoberik?

Iruditzen zait bi hitz horien berezko esparrua ezin duzula kontuan izan, 
makina bat aipatzen baitu. Berdin da bata sukaldaritzakoa eta bestea 
zoologiakoa izatea.

«Kuskubiko» horretan ez nuke zalantzarik egingo, bai ordea «koilara»-n. 
Badago beste hitz bat euskaraz, «zalia» hain zuzen. Sarasolak hala 
ematen du:

1. (G. er.) Burruntzalia, berez zurezkoa. 2. Zurezko edo metalezko 
lanabesa, batez ere zopak, saldak... ahoratzeko erabiltzen dena, kirten 
batez eta zati barnedun batez osatua. Ik. koilare.

Gure gordailuan begiratuta, maiz erabili izan dugu zalia makineria 
hidraulikoaren kontuetan.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago