[itzul] Euskalbar 1.6
Asier Sarasua
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
As, Abu 1, 08:02:10, CEST 2006
Egunon,
Euskalbarren bertsio berria atera dugu. Betiko helbidean daukazue:
http://www.interneteuskadi.org/euskalbar
Oraingo honen berritasun nagusiak hauek dira:
- Enter tekla sakatzean kontsultatuko diren hiztegiak zehaztu daitezke
- Hiztegiak fitxa berrietan zabaltzen ditu
- Zabalik dauden hiztegien fitxak berrerabili daitezke, alegia,
kontsultak bata bestearen atzean egiten direnan, aukera hau aktibatuta
badago, hiztegi bakoitzerako fitxa bakarra erabiliko da
- Bi lokalizazio sortu dira, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa: zuen
Firefoxa Librezaleren euskarazkoa bada, Euskalbarren interfazearen
testuak euskaraz agertuko zaizkizue. Gaztelaniazko bertsioa badaukazue,
gaztelaniaz ikusiko dituzue. Firefoxen euskarazko bertsioa hemendik
jaitsi daiteke, doan:
http://www.librezale.org/mozilla/firefox
Kontu izan Euskalbarren bertsio berri honen berritasun batzuk soilik
Firefoxen 1.5 bertsiotik aurrera funtzionatuko dutela. Beraz,
Euskalbarra instalatu baino lehen zuen Firefoxa eguneratzea gomendatzen
dizuegu (eguneraturik ez badaukazue).
Bestalde, Juanan Pereirak Euskalbarren kodea Googlen kode biltegian
jarri du, nahi duen edonork begiratu, aztertu eta aldatu dezan. Hori
bai, Euskalbar programatzeko Javascript eta XUL ikasi behar dira.
Helbidea hau da:
http://code.google.com/p/euskalbar
Ondo izan.
---
Asier Sarasua Garmendia
Lurralde Informazioko Sistemen Arloa
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
E-posta: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Tfnoa: 945 162696
Web: http://cea.vitoria-gasteiz.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago