[itzul] RV: OGI ZERRENDA
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Abu 8, 13:17:25, CEST 2006
Niri ez zait ezagun egiten bat bera ere. Normalean, ogi opilen eta
barren izenak tokian-tokian aldatzen dira. Toki jakin batekoak euskaraz
jarri nahi izanez gero, gaztelaniazko izena zer den jakin beharko litzateke:
zer esan nahi duen, zergatik ipini zaion... Horren ondoren, okindegikoekin
batera edo haien adostasunarekin, ordain politak asmatu euskaraz.
Esaterako: zer dira <<sirenitas>>? Sirenen nolabaiteko itxura duten
opilak? Euskaraz <<lamin opilak>> edo <<laminak>> izan litezke (laminak eta
sirenak gauza bi direla badakigun arren).
Zer da <<pan cartera>>? Ogi bat "portafolios"-a bezain karratua eta
bokata elikagarriak egiteko aukerakoa? Orduan <<zorro-ogia>> edo
<<zorro-opila>> izan liteke. Baina beste zerbategatik esaten bazaio horrela,
orduan batek daki.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago