[itzul] par de potencia, par motor

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriora.com
Ast, Abu 10, 09:07:48, CEST 2006


Ibilgailuen teknologiari buruzko testu batean agertu zait 'par'  
kontzeptua. Testuak honako definizioa ematen du:

El concepto de par se puede entender como una fuerza de rotación  
aplicada al final de un eje giratorio. Por ejemplo, la fuerza que se  
hace para girar un destornillador a la hora de enroscar un tornillo  
es un par. Cuanto más par se desarrolle, más se podrá apretar el  
tornillo.

Euskalterm-en begiratuta, iruditu zait 'momentu' ematen duela 'par'  
hitzaren ordain testuinguru horretarako; baina gai honetaz (ere) ez  
dakit ezer, eta ez nago seguru. Frantsesez 'couple' erabiltzen da eta  
ingelesez, itxuraz, 'torque'.

Euskalterm-en ez dira agertzen ez 'par de potencia' eta ez 'par motor'.

Zuetako norbaitek erabili al ditu kontzeptuok?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko euskara teknikaria
943 13 44 09
euskara a bildua oriora.com






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago