[itzul] Odd Man Out

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Abu 18, 10:54:07, CEST 2006


	Pelikula honen kasua zailenetakoa da.

	Nik esango nuke euskarazko testu batean artelanak ez genituzkeela
izen arrotz batekin aipatu behar. Euskarazko izena erabili beharko genuke,
edo, osterantzean, "berezko" izena, jatorrizko hizkuntzan ipini diotena.

	Filmen kasuan, euskarara bikoiztuta badaude, ez dago arazorik.

	Bikoiztuta egon ezean, jatorrizko izena erabil daiteke. Pelikula
modernoekin gero eta arazo gutxiago egoten da, ingeles izena uzten baitiete
zine aretoetan, marketing arraoziengatik.

	Ingeles (jatorrizko) izena arrotza bazaigu, euskarazko itzulpen bat
proposa daiteke. Itzulpen gutxi gorabehera literala ezagun zaigun izenetik
(gaztelaniazkotik) asko aldentzen ez bada, ez dago arazorik. Esaterako, guk
<<Lehen emazteen kluba>> erabili izan dugu (<<The First Wives Club>> -ing.-,
<<El club de las primeras esposas>> -gazt.-).

	Labur esanda, gaztelaniaz itzulpen librea erabili duten filmek
ematen dute arazoa: <<Some like it hot>> -ing.-, <<Con faldas y a lo loco>>
-gazt.-. Kasu horretan guk <<Gonekin zoroarena egiten>> erabili izan dugu
inoiz, eta ez <<Batzuei bero gustatzen zaie>> edo horrelako zerbait. Baina
film honen gaztelaniazko izena burmuinaren barru-barruan daukagu txertatuta,
eta ingeles izena oso-oso arrotza zaigu.

	Beste kasu ez hain markatu batzuetan, beharbada, jatorrizko izena
utz liteke, bere horretan.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago