[itzul] ETB
merka a bildua artez.net
merka a bildua artez.net
Al, Abu 28, 08:07:50, CEST 2006
Egun on denoi.
Beharbada egongo da hemen ETBn lan egiten ari den baten bat, eta asteburu
honetan etorri zaidan zalantza bat plazaratu nahiko nuke.
Bada denbora gauza batek ikaragarri harritzen nauen ETBko emanaldietan:
Ugao-Miraballes ez da Ugao-Miraballes, Miravalles baizik; Angelu Anglet da;
euskal derbian Bilbo ez da dagoeneko existitzen eta Bilbao ageri da
telebistaren behekaldean agertzen diren errotulutxoetan.
ZER PASA DA? Lehen futbol taldeen izenak eta guzti aldatzen genituen (Real
Madril, Valentzia, Xixon...) eta orain ez dira berezko euskarazko izenak
errespetatzen? Baina ez hori bakarrik, ezta ofizialak direnak ere,
Ugao-Miraballes kasu.
Norbaitek zalantza argituko balit... Harrituta nago, baina haserrearen
mugan.
Eskerrik asko.
Ugaitz.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago