[itzul] Multigaveta
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Abu 31, 15:48:54, CEST 2006
DRAEk eta Maria Molinerrek ez dute behar bezain ondo definitzen
<<gaveta>>.
<<Cajón>> eta <<gaveta>> bereizteko, inportanteena ez da lerratzeko
mekanismo bat edukitzea, edo era bateko altzarietan egotea. Idazmahaietan
-hiztegiok darabilten definizioa gogoan-, bai "kajoiak", bai "gabetak" eduki
ditzakegu.
Benetako bereizgarria tamaina da. "Gabetak" estuak eta luzangak
izaten dira, liburutegietako fitxak gordetzeko neurrikoak. "Gabeta" esaten
zaie, halaber, mahai gainean jarrita kaxa baten barruan sartuta edukitzen
diren tiraderei, hauek ere fitxak gordetzeko egokiak.
Horretan nago ni, behintzat.
Zer da, bestalde, <<multigaveta>>? <<Armario multigaveta>>? <<Mueble
multigaveta>>? <<Archivero multigaveta>>? <<Cómoda multicajones>>?
<<Sifonier multicajones>>? ...? Horrelakoak aurkitu ditut Interneten.
Bulegorako altzaria bada, <<tiradera-altzari>> dakar Elhuyarren
hiztegia. Eredu moduan erabil daiteke, gauza zehatzagoren bat esan nahi
izanez gero: <<tiradera-artxibo>>, <<tiradera-armairu>>.
Beste aukera bat -dun atzizkiaz baliatzea da: <<tiraderadun
artxibo>>, <<tiraderadun armairu>>...
Etxerako altzaria bada, antzera: <<tiraderadun arasa>>,
<<tiraderadun komoda>>, <<tiradera-armairu>>...
Horrelako zerbait.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago