[itzul] Hospitalarios de San Juan de Jerusal é n

Jaione Agirre Garc=?ISO-8859-1?B?7Q==?=a marion a bildua euskalnet.net
Iga, Uzt 9, 11:34:20, CEST 2006


Antza, arazo teknikoren bat izan nuen atzo eta herenegun, barkatu hain
berandu ibilitzea.

From: JAIONE AGIRRE GARCÍA <marion a bildua clientes.euskaltel.es>
Reply-To: Jaione Agirre <marion a bildua euskalnet.net>
Date: 2006, julio 5 miércoles 22:30
To: itzul a bildua postaria.com,
Subject: Re: Hospitalarios de San Juan de Jerusalén

Gabon: 
Ordena militar hau XI. mendean sortu zen Templarioekin eta Teutoiekin batera
Jerusalem-eko erromesak babesteko (beste eratzun mezuan egokiro azaldu den
moduan). Egituraz tenplarioen antzekoak ziren eta monje militarrez
(zaldunak,
jakina) osatuta zegoen. Gurutzadetan parte hartu zuten, beraz, eta izen
desberdinak jaso zituzten (filmeetan beti tenplarioen etsai gisa ageri
izaten
dira, eta egia da haien artean konpetentzia zutela jaurerriak eta botereari
dagokionez, baina elkarrekin ere aritzen ziren musulmanen aurka).
Tenplarioen
ordena jazarria eta desegina izan zenean, haien jabego eta feudo asko
Ospitaleko
ordenakoen esku geratu ziren. "Orden del Hospital de San Juan de Jerusalén"
deitu izan zaie baita ere eta gero Maltakoa, irla horretara alde egin
zutelako
musulmanek Jerusalemdik bota zituztenean. Beraz, eta ohartxo historikoak
utzita,
izendatzeko era sinpleagoa ere erabil daitekeela uste dut eta "San Joan
Ospitaleko Ordena" dei dakioke baita ere nire uste apalean eta kideei "San
Joan
Ospitaleko Ordenako kideak" edo "ospitalariak" jakina . Ea zer deritzozuen.
Adeitasunez,
Jaione Agirre


> Message: 1
> Date: Mon, 3 Jul 2006 12:25:57 +0200 (CEST)
> From: Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> Subject: [itzul] Hospitalarios de San Juan de Jerusalén
> To: itzul a bildua postaria.com
> Message-ID: <20060703102557.11011.qmail a bildua web26913.mail.ukl.yahoo.com>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
> 
> Inork ba al daki erlijiozko ordena horren euskarazko
> izena zein den. Hospitalario horrek sortzen dit
> arazorik gehien.
> 
>  Eskerrik asko.
> 
>  Amaia
> 
> 
>         
> ______________________________________________
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
> 
> 
> ------------------------------
> 
> Message: 2
> Date: Mon, 03 Jul 2006 12:47:57 +0200
> From: Giltza-I ñ igo Roque <iroque a bildua edebe.net>
> Subject: Re: [itzul] Hospitalarios de San Juan de Jerusal é n
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <C0CEC27D.534C%iroque a bildua edebe.net>
> Content-Type: text/plain; charset="ISO-8859-1"
> 
> Nik «ospitalariak» erabiliko nuke trankil-trankil. Izan ere, Erdia
> Aroanospitaleak erromesei abegi egiteko lekuak ziren: osasun-etxe,
> atsedenleku,babestoki... Maltako Ordenak (Jerusalemeko San Joaneko
> ospitalariek)horretan jardun zuen, besteak beste.
> 
> > Inork ba al daki erlijiozko ordena horren euskarazko
> > izena zein den. Hospitalario horrek sortzen dit
> > arazorik gehien.
> > 
> > Eskerrik asko.
> > 
> > Amaia
> > 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago