[itzul] Diputado general

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Uzt 13, 14:13:25, CEST 2006


>         Zalantza-dantza: " Ahaldun nagusia Aldundira etorri da"

Bai, horretara ere etorri beharra dago. Nire iritziz, «ahaldunak» 
herriaren ahala dutenak dira; Sarasolak bere bigarren adieran honela dio:

2. 1891 iz. Norbaitek, bere ordezkari bezala ari dadin, esku ematen 
dion pertsona. Berezk. herriak Diputaziorako, Batzar Nagusietarako, 
edo Legebiltzarrerako hautatutako ordezkaria.

Beraz, Batzar Nagusietako kideak «ahaldunak» dira, baina foru 
diputatuak eta diputatu nagusia, zeregin horiri gagozkiela, ez dira 
«ahaldunak», ez baitute herriaren ahala zuzenki jaso, zeharka baizik: 
herriak hautatzen ditu ahaldunak; ahaldunen artean aukeratzen dute 
diputatu nagusia; eta hark izendatzen ditu foru diputatuak.



-- 
Gotzon Egia
<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W  




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago