[itzul] ER: Laguntza
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Uzt 14, 09:41:08, CEST 2006
Udako lagunarte txikian gaudela baliatuz, joskera-zalantza auzi bat ekarri
nahi dut, horko adibidea aitzakia hartuta.
Multzo-izen bat (hor, basoa) zertzuez (haritzez) osatua dagoen adierazteko,
gurean, ez da egoki ikusten genitiboa erabiltzea (?haritzen basoa).
Genitiboaren semantika arruntean, hori ez litzateke "(un) bosque de robles",
"(el) bosque de los robles" baizik, eta hori beste zerbait da (basoaren izen
propio-antzekoa, eta ez osaerazko izendapena). Horrekin loturik, genitibo
pluralak (absolutiboak ez bezala) nekez har dezake (eufemismoa da) zentzu
mugagabea: "haritzen"="de robles"??????
Horregatik hobesten dugu, edo "haritzez osaturiko baso" egitea, edo,
ausartenentzat eta hoberik ezean, "haritzezko baso" aukera ere ez dugu
pritzipioz baztertzen.
Jakina, "haritz-baso" da hor guztiz aproposa, baina "haritz" soila ez
agertzea aski da elkarketa debeku izan dadin: "Kanadako haritzez (osaturi)ko
baso".
Arrazoibide hori onartzen bada, honelakoren bat erabil liteke hor, aukeran:
"haritzez eta artez nahaste osaturiko basoa"
Sakonago jota ere, eta Gotzonen interpretazioa neure eginik, bada bestelako
aukerarik ("misto" erredundate samarra da behin bi gauzaz osatua dela esanez
gero):
"Laiotzean, baso mistoa: haritzak eta arteak; eguteran, berriz,
lertxundiak".
Jakina, gaztelaniazkoaren joskera ere ez da ereduzkoa argitasunari
dagokionez.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: osteguna, 2006.eko uztailak 13 15:11
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Laguntza
>"Un bosque mixto de robles y encinas en umbrías y solanas de alamedas"
«Laiotzean, haritz-arteen baso mistoa; eguteran, lertxundiak».
Halakoren bat, ez?
--
Gotzon Egia
<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago