[itzul] ER: ER: Laguntza

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Uzt 14, 13:43:49, CEST 2006


Beste bide bat aipatzearren baino ez dut eman aukera hori, baina hara. Bada
"nahaste" izenaren adberbio erabilera bat, "nahastean"en zentzu beretsukoa,
eta halakoetan erabilgarri deritzodana. Ez dakit guztietan, baina hiztegi
batzuetan bederen badator:

4 adb.
Mezclado, -a; revuelto, -a; de forma enredada
Eztia esne beroarekin nahaste: leche caliente mezclada con miel

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: ostirala, 2006.eko uztailak 14 10:13
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: Laguntza


Arrazoibide osoari segitu diot, eta ados nago; dena den, amaieran aukeran
ematen den "haritzez eta artez nahaste osaturiko basoa" hori ulergaitza
gertatzen zait. Eskertuko nuke argibidetxoren bat ("udako lagunarte txikian
gaudela baliatuz").

Alfontso

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: viernes, 14 de julio de 2006 9:41
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: Laguntza


Udako lagunarte txikian gaudela baliatuz, joskera-zalantza auzi bat ekarri
nahi dut, horko adibidea aitzakia hartuta.

Multzo-izen bat (hor, basoa) zertzuez (haritzez) osatua dagoen adierazteko,
gurean, ez da egoki ikusten genitiboa erabiltzea (?haritzen basoa).

Genitiboaren semantika arruntean, hori ez litzateke "(un) bosque de robles",
"(el) bosque de los robles" baizik, eta hori beste zerbait da (basoaren izen
propio-antzekoa, eta ez osaerazko izendapena). Horrekin loturik, genitibo
pluralak (absolutiboak ez bezala) nekez  har dezake (eufemismoa da) zentzu
mugagabea: "haritzen"="de robles"??????

Horregatik hobesten dugu, edo "haritzez osaturiko baso" egitea, edo,
ausartenentzat eta hoberik ezean, "haritzezko baso" aukera ere ez dugu
pritzipioz baztertzen.

Jakina, "haritz-baso" da hor guztiz aproposa, baina "haritz" soila ez
agertzea aski da elkarketa debeku izan dadin: "Kanadako haritzez (osaturi)ko
baso".

Arrazoibide hori onartzen bada, honelakoren bat erabil liteke hor, aukeran:

"haritzez eta artez nahaste osaturiko basoa"

Sakonago jota ere, eta Gotzonen interpretazioa neure eginik, bada bestelako
aukerarik ("misto" erredundate samarra da behin bi gauzaz osatua dela esanez
gero):

"Laiotzean, baso mistoa: haritzak eta arteak; eguteran, berriz,
lertxundiak".

Jakina, gaztelaniazkoaren joskera ere ez da ereduzkoa argitasunari
dagokionez.


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: osteguna, 2006.eko uztailak 13 15:11
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Laguntza



>"Un bosque mixto de robles y encinas en umbrías y solanas de alamedas"

«Laiotzean, haritz-arteen baso mistoa; eguteran, lertxundiak».
Halakoren bat, ez?


--
Gotzon Egia
<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago