[itzul] ER: erderazko hitzak deklinatzen

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Uzt 18, 10:43:01, CEST 2006


"e-learning-aren", ustez, zuzena da, baina bitxi samarra aukeran. Beste bide
batzuk:

"e-learning delakoaren"

"e-learning" letra etzanez  (nahiz komatxo artean) ematea eta marratxorik
gabe eranstea atzizkia

Hala ere, mailegua "teleprestakuntza" bezain etxekotua dela edo izan behar
duela iruditzen bazaizu, hots, ez dela halako prozeduraz markatzekoa,
koherentziaz, ausartu zaitez, ausartu, "ilernin" edo ematen, eta akabo
ortotipografia-arazoak...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Ayuntamiento Gordexola
Bidalia: asteartea, 2006.eko uztailak 18 10:12
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] erderazko hitzak deklinatzen


Teleprestakuntzaren inguruko testua itzultzen ari naiz eta ez daukat argi
ingelesezko hitzak deklinatzean nola jokatu behar dudan, aukera bat da beste
zerbait gehitzea (adibidez, e-mail bidezko) baina delinabide atzizki eta
guzti ematen ditudanean zelan jokatu behar dut? (e-learning-aren,
e-learningaren, e-learningaren...).
Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago