[itzul] Ezin uler, pacem

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Al, Abu 13, 09:48:54, CEST 2007


Egun on, Eneko Gotzon!

	Ondoko erantzunean, ez dakit zenbaterainoko zuzentasuna dagoen, oso aspaldian ikusi bainuen. Ez dakit ere ondo ulertu dudan, baina opor-sasoi honetan ea balio dizun: 

	Bai euskarak mailegu zaharrekin, bai hizkuntza erromaniko berankorrek zenbait hitz hartu zituztela latinetik, jatorriz kasu akusatiboan ("casus unicum", zeren kasu honetatik hartu baitzuten, ez nominatibotik, ez datibotik...) zeudenak, baina kasu marka hori -deklinabide marka- kenduz, beraz zuk aipatutakoa:


>           Latineko   Pace-m > pake, bake  (euskara), paz (gaztelania...)
> 
                                                      Bittor Arbizu
> ----------
> De: 	itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	sábado 11 de agosto de 2007 12:00
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 39 bilduma, 10. zenbakia
> 
> Message: 6
> Date: Fri, 10 Aug 2007 23:28:56 +0200
> From: Eneko Gotzon <enekogotzon a bildua gmail.com>
> Subject: [itzul] Ezin uler.
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <BE546F17-1924-4F14-BE85-28AA81F45034 a bildua gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=US-ASCII; delsp=yes; format=flowed
> 
> Ia laguntzen didazuen honakoa ulertzen:
> 
> 1- Ingurumari guztia: "Latinak euskarari utzitako mailegu zaharrei  
> dagozkien hitz batzuk ( pacem > bake, regem > errege ) dira eta  
> latinezko akusatiboaren markarekin bat egiten duen forma bati  
> dagozkie (gehienek -m dute amaierako atzizkia singularrean eta -s  
> pluralean), eta horixe dugu erromaniko berankorraren "casus unicum"  
> deiturikoa, hizkuntza erromanikoetako hitzek ere jatorritzat dutena".
> 
> 2- Zalantza: Nola ulertu "horixe dugu erromaniko berankorraren <casus  
> unicum> deiturikoa, hizkuntza erromanikoetako hitzek ere jatorritzat  
> dutena"?
> 
> Eskerrik asko.
> 
> Eneko Gotzon.
> enekogotzon a bildua gmail.com
> 
> 
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago