[itzul] ER: Rescisión por lesión
Ander Irizar
airizar a bildua parlamento-navarra.es
As, Abu 21, 09:55:39, CEST 2007
Berandu bada ere, ohartxo pare bat.
Erraza dirudiela dio Eneko Gotzonek, baina, tira, liburu osoak ere badira
gaiari buruz.
Nafarroatik eginiko galdera denez, esan beharra dago Nafarroak baduela
berezko zuzenbide zibila, Foru Berria deiturikoan bildua baitago
(http://euskal.legezalea.googlepages.com/nafarroakoforuzibilarenkonpilazioa)
. Testu horretan "Kaltearen ondoriozko hutsalketa" eman zen (VIII. tituluko
III. kapitulua, 499. legea eta hurrengoak -Foru Berrian artikuluei "legeak"
deitzen zaie-). Eta Kode Zibilaren itzulpenean ere
(http://euskal.legezalea.googlepages.com/kodezibila) bide beretik jo zen;
horrela, 1293. artikulua ("Ningún contrato se rescindirá por lesión...")
honela dago emana: "Kaltearen ondorioz ez da inolako kontraturik
hutsalduko..."
Foru Berrian, gainera, Kode Zibilean baino zehatzago dago arautua kontua eta
499. legean kaltearen ondoriozko hutsalketaren kontzeptua ageri da:
499. legea
Kontzeptua
Norbaitek kalte larria jasan badu premiazko beharrizanean edo
esperientziarik ezarengatik kostu bidezko kontratua onartu duelako, horren
hutsalketa eskatu ahal izanen du.
Kalte larritzat hartuko da prestazioak duen balioaren erdia baino zati
handiagoari eragindakoa; prestazioa kontratua egiteko unean zenbatetsiko da.
Kalteak balio horren bi herenak gainditzen baditu, hori larri-larria dela
ulertuko da.
Ley 499
Concepto
Quien haya sufrido lesión enorme, a causa de un contrato oneroso que hubiere
aceptado por apremiante necesidad o inexperiencia, podrá pedir la rescisión
del mismo.
Se entenderá por lesión enorme el perjuicio de más de la mitad del valor de
la prestación, estimada al tiempo del contrato. Si el perjuicio excediere de
los dos tercios de aquel valor la lesión se entenderá enormísima.
Ander Irizar
Nafarroako Parlamentua
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago