[itzul] puerta antipánico

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile.ei a bildua eibar.net
As, Abe 4, 16:20:26, CET 2007


Ados, baina nik ez nuke "izu"rik erabiliko; "ikara"rik  ere ez nuke aipatuko...Erabiltzekotan -gure belarri ustez finduegietan gordinegia bada ere- "antipaniko" bera erabiliko nuke. Badakit erantzun sinplea/xinplea dela, baina badakizue, eibartarrok,  "referra", "esmitza", "belozipedua" eta beste berba asko eta asko konpleju barik hartu izan ditugula hor kanpotik. 


Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: martes, 04 de diciembre de 2007 9:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] puerta antipánico

"antipánico hori euskaraz?" galdetu du Imak, eta askotan balio izango duen ihesbide egoki batekin erantzun zaio.

Balio dezake, kasu batzuetan ("Puerta antipánico" terminoa dagoenean), baina ez beti. "larrialdieta(ra)ko ateak", gehienetan, "antipanico" 
delako sistemaz hornituta daude, baina ez nahitaez. Alegia, "puerta de emergencia" delakoa ez da, nahitaez, "puerta antipánico".

Nolanahi ere, garbi dago ihesbide horrek ez digula balio beste hauetarako (gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, italierazko eta alemanezko adibideak dira):

Barral antipánico
controserrature antipanico
panic safe strike locks
panic exit device
barra antipanico / panic bar / opush bar / barre antipanique panic bolt / serrure anti-panique maniglioni antipanico apertura antipanico / panic bar locks / ouverture antipanique / Panikschloß serrature antipanico anti-panic emergency escape locks herrajes antipánico panic door hardware / panic hardware / fermeture antipanique ...

Euskaraz, "izuaren aurkako" izenlaguna erabili da testu batzuetan (enpresa-katalogoak, aldizkari ofizialak...). "ikararen aurkako/kontrako" ere erabili da, baino gutxiago:

-izuaren aurkako TOP gailuak
-ateek izuaren aurkako sarrailak dituzte -larrialdietarako ate guztiek izuaren aurkako itxitura izango dute -larrialdietarako ate guztiak izuaren aurkako itxieraz hornituta egongo dira -segurtasun sarrailarekin edo izuaren aurkako sarrailekin baino ez dira..
-patiorako atearen irekitze-sistema aldatzea, eta izuaren aurkako barra bat ezartzea -izuaren kontrako barradun atea

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak





Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k dio:
> Barkatu berandu erantzuteagatik, nik "larrialdietarako atea" edo "larrialdietarakoa" erabiltzen dut. 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
> nombre de Inma Eguen Enviado el: lunes, 03 de diciembre de 2007 13:41
> Para: Itzul.postaria
> CC: Itzul.postaria
> Asunto: [itzul] puerta antipánico
> 
> antipánico hori euskaraz?
> 
> Ima Eguen
> Zaldibarko Udala
> Euskara Zerbitzua
> 946827016
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago