[itzul] cheque-bebe

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abe 18, 10:13:33, CET 2007


> modako kontzeptu hau nola ematen ari zarete?

Kontzeptua ez da modakoa, esapidea baizik. 3000 hiztegiak jasotzen du 
«dote infantil: haur-sari», eta kontzeptu horixe bera dela esango nuke. 
«Haur sari», «zahar sari», «zahar bihi» eta gisakoak ongi errotuak daude 
tradizioan.

Neogaztelerak nahiago ditu, noski, esaldi osoa ordezten duten ikur 
kriptiko horietakoak. Izan ere, zer da «cheque-bebe» edo, jakina, 
«cheque-bebé»? Ziurrenik, atzean «(el) cheque que se concede (a los 
padres) cuando nace un bebé» dago.

Nolanahi den, Fundeu-ren arabera, idazkera ez dago ongi; honela dio, 
hitzen arteko marraren erabileraz:
«d) Los compuestos de los sustantivos del tipo coche bomba, camión 
cisterna, hombre rana, buque escuela, etc., deben escribirse siempre sin 
guión.»
http://www.fundeu.es/esurgente/lenguaes/

Ez dut erabat argi ikusten «cheque-bebé» sail horretakoa ote den. Izan 
ere, Fundeu-ren adibideetan ez dago preposizio bat jartzerik bi izenen 
artean («camión de cisterna»??); aldiz, hemen argi samar dago 
preposizioaren elipsia dagoela, «cheque para bebé» edo «cheque de bebé».

Baina, galdetzen hasita, benetan txekea ematen al dute?


PS: Gaztelerazko preposizioez ari garela, burura datorkit etengabe 
Valentín García Yebra itzultzaileak 1988an argitaratu zuen «Claudicación 
en el uso de las preposiciones» liburu zoragarria.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago