[itzul] Euskalbar 3.1

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Abe 27, 08:02:44, CET 2007


Juanan Pereira, Asier Sarasua, Igor Leturia, Ibon Aizpurua, Julen Ruiz: 
mila esker bat, baina izugarria, zor dizuegu itzultzaileok, Euskalbarren 
egiten ari zareten lanagatik.

Goiza ezin hobeki hasteko, ordenagailua zabaltzen hasi orduko Firefoxek 
ohartarazi dit Euskalbar 3.1 prest zegoela, baita instalatu ere, 
botoiari klik egite hutsarekin.

Zoragarria: badakizue zer erantsi dioten Euskalbarri? Ereduzko Prosa 
Gaur (!), Klasikoen Gordailua (!), Elebila (!), Wikipedia (!)... Ez 
dakit, laster proposatu beharko dugu Euskalbarri izena aldatzea: kendu 
Euskalbar, ipini Jakintzaren Etxea.

Hori dena gutxi balitz bezala, laster-teklak erantsi dizkiote.

Gora zuek!

http://euskalbar.eu/


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago