[itzul] remision

Kulturgintza kulturgintza a bildua aeknet.net
Al, Uzt 2, 10:01:51, CEST 2007


Egun on

Esaldi honekin trabatuta nago, remision hori ematen asmatzen ez dudalako. Hona esaldia:
En consecuencia, por remisión del Real Decreto 1278/2000, es de aplicación a los trabajadores socios trabajadores 
Euskaltermen hau topatu dut, eta uste dut hori dela esanahia:
      Definizioa: Arau batek gai bat osorik arautu beharrean, gai horren alderdi garrantzitsuenak besterik ez arautzea, eta, berak arautzen ez dituen alderdiak osatzeko, beste arau batera bidaltzea. 
      eu  arauetara igortze 
     arauetara bidaltze 

Baina arazoa da ez dudala asmatzen ematen, okurritzen zaizkidanak  Errege Dekretuaren arabera, ondorioz....  estilokoak dira, baina ez dakit hori den esanahi zehatza, beraz, laguntzerik bai?

Mila esker aldez aurretik



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago