[itzul] ER: kanporen
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Uzt 12, 11:06:37, CEST 2007
Nik ere ez daukat oso garbi nola den adberbiozko halako superlatibo berezien
forma zuzen(en)a. Eta bada hizpide duguna baino bihurriagorik noski:
pozik > ?pozikago/pozagorik > ??poziken/pozenik [isilik > isilago(rik) >
isilen(ik)]
Hala ere, ez da kasu bera gora>goren eta kanpo>?kanporen, tarteko -r- hori
dela eta. Izatekotan, kanpora>kanporen litzateke paralelismoa. Bada -r- hori
hartzen duen kasu bereziren bat (hoberen), baina, oro har, "kanpoen",
"barruen", eredu (formaz) arrunta dagokio hor, nik uste.
Beste kontu bat da (hasieratik aitortu dudan zalantzarekin lotzen dena) ea
"kanpoeneko" edo "barrueneko" formak hobetsi (!) behar ote diren "kanpokoen"
eta "barrukoen"en aldean, edo alderantziz ("halakoxe" eta "halaxeko" formen
kasu bertsua da).
Horra ikergai polit bat gogoa eta astia duenarentzat.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: osteguna, 2007.eko uztailak 12 10:06
Nora: 'odriozola a bildua euskalerria.org'; 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] kanporen
Inoiz, ingelesezko <<mitochondrial inner membrane>> eta
<<mitochondrial outer membrane>> sintagmen eredura, euskaraz
<<mitokondrioaren mintz kanpokoena>> eta <<mintz barrukoena>> erabili izan
dira (gaur egun, <<kanpo-mintza>> eta <<barne-mintza>>).
Beharbada, <<kanpokoen>> hori baliagarriago zaizu, <<kanporengo>>
baino: <<azal kanpokoena>>. Niri ez dit txarto emanten.
Nolanahi ere den, esango nuke baietz, <<kanporen>> dela
superlatiboko forma ("gora > goren" bezala): <<kanporen irten dena>>...
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago