[itzul] nik izan ezik
Karmel Uribarren
kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net
Or, Uzt 13, 12:32:51, CEST 2007
Kaixo Xabier!
Zure mezua irakurri dut, eta arraroa egiten zait lehen esaldi hori:
"zu izan ezik, denek dakite"
Beti horrela "zuk izan ezik, denek dakite"
Nik ez daukat erantzun sendorik, baina esango nuke
Zuri... Zurekin... izan ezik,...
denoi esan digu... beste guztiokin egin du berba.
Edo ama izan ezik, denak etorri dira ...
Edo amak izan ezik, denek egin zuten ...
Iruditzen zait esaldi nagusiaren aditzarekin doazela lotuta...
Iritzi bat baino ez da.
Izan ondo!
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Bidaltze-data: viernes, 13 de julio de 2007 10:59
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] nik izan ezik
Aupa, Xabier.
Nik dakidala, "izan ezik" egitura ergatiboarekin edo gabe erabil
daiteke:
- zu izan ezik, denek dakite
- zuk izan ezik, denek dakite
Gainerako kasuetan deklinatu egiten da: zuri izan ezik, zurekin izan ezik,
etxean izan ezik...
Fernando
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago