[itzul] euskara zuzentzaile bat behar da

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Ost, Api 2, 10:09:08, CEST 2008


Itzuleko zerrendakideok:
Lan eskaintza bat helarazi didate. Kontua da pelikula bat egiten ari 
direla eta aktoreen euskara zuzentzeko euskara zuzentzaile bat beharko 
dutela. Lana ekainean hasi eta uztailaren amaierara artekoa izango da, 
bost bat astekoa. Inork interesik badu, telefono honetara deitu dezake: 
645721920. Telefono horretan egongo denaren izena Ibai Legarreta da. 
Bestela mezu pribatuak neuri ere bidali ahal dizkidazue. Mila esker.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago