[itzul] Donostiakoentzat

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ost, Api 2, 11:13:03, CEST 2008





Mugatzaile gabe maizago ageri da interneten, are Donostiako Udalaren eta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren web-guneetan. Halere, eskura ditugun
leku-izenen bildumetan mugatzailearekin dator.

Josu Tellabideren Donostiako Toponimia Erregistroan (1995) honela dio:

LORETOPEA / Punta / (Beste izen batzuk) PIKUPIA; PICO DEL LORO; PEŅON DEL
ANTIGUO; LORITO; PUNTA Y PEŅON DEL ANTIGUO; PUNTA DE LA ANTIGUA

Euskararen Udal Patronatuaren eskariz Etnogintzak egindako Donostiako
Toponimia lanean (1996) honela dio:

LORETOPEA / (beste izen batzuk) Loreto-pea (1874, D.C.H.G, 218, 214 orr.),
Loreto-pea (1933, punta rocosa,  E.B.S.S., 10 orr.), Loretopea (1933,
promontorio, E.B.S.S., 11 orr.); Loretopea, Pico del Loro, Lorito, Pikupia
(1989, D.U.T.B.). 64-5-7, M. F-3.

Lan hori interneten kontsulta daiteke:

http://www.euskaraz.net/Toponimia/Lekuak


Bestalde, Mujikak ez du aipatzen toponimo hori bere Euskal Toponimiazko
Materialeak lanean (1990).

Gure iritziz, beraz, (gure iritziak izan dezakeen pisu erlatiboaren
arabera, alegia), mugatzailearekin idatzi beharko litzateke.





Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago