[itzul] apiril-maiatzak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Api 4, 12:23:49, CEST 2008
'Seme-alabak', 'bihotz-begietan' edo 'Bizkai-Gipuzkoetatik' bezala,
erabil daiteke 'apiril-maiatzeko ordutegia'?
Ala 'apiril-maiatzetako' da. Singularrean, badirudi 'hiru-lau lagun'
bezalakoa dela, ez dvandva motakoa.
Hona hemen inkesta moduko bat:
Apiril-maiatzeko ordutegia BAI EZ
Apiril-maiatzetako ordutegia BAI EZ
Apiril maiatzeko ordutegia BAI EZ
Apiril maiatzetako ordutegia BAI EZ
Apiril eta maiatzeko ordutegia BAI EZ
...
Nik lehenengoa eta azkena, behintzat, ontzat emango nituzke.
Eta zuek?
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago