[itzul] Radiodifusión sonora...

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Api 10, 17:04:01, CEST 2008


>>Unibertsitate aldetik jaso dudan "uhin" baten arabera... «uhin
metrikoetan» hedatzen da irrati-seinalea, hau da, "uhin metrikoetako
irrati-hedapenaz" ari gara<<

	Barkatu, baina hor kontzeptu-nahaste bat sumatzen dut.
<<Irrati-hedapena>> nahasgarria da, ez baitu <<irratia>> esan nahi.
<<Irrati-hedapena>>, ingelesez <<broadcasting>> esaten dutena baino ez da.

	Beraz, errazago esatearren, (soinu-)seinale baten hedapenaz ari
gara.

	Seinale hori uhin metrikoetan doa, uhin metrikoetan garraiatzen da.

	Uhinek seinalea garraia dezaten, anplitudea modulatzen zaie, edo,
aukeran, maiztasuna. Beraz, izango ditugu anplitude modulatuko uhinak, eta
izango ditugu maiztasun modulatuko uhinak.

	Beraz, seinalearen hedapena maiztasun modulatuko uhinen bidez egingo
da: <<hedapena, maiztasun modulatuko uhinen bidez>> edo <<maiztasun
modulatuko uhinen bidezko hedapena>>.

	Zuri, berriz, <<uhinen bidezko hedapena>> esan beharrean,
<<uhinetako hedapena>> esatea proposatu dizute. Nik hori ez dut ulertzen.

	Azkenik, <<soinuaren>> jartzeak adierazten du ez garela telebistaz
ari, kasu horretan soinua eta irudia izango lirateke eta.

	Ni horretan nago.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago