[itzul] Galdera bat
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ast, Api 10, 19:34:40, CEST 2008
> Leirek, Ikerrek eta Paulek esandakoak egin ditugu
Arratsalde on:
Tamalez, ez dakit Leirek zer esango zizuen (mezu hori ez baitzait heldu),
eta, batez ere, ez duzue adierazi zein programarekin editatu eta gorde
duzuen fitxategia, eta zer sistema eragile darabilzuen.
Hala ere, pentsatuz beharbada Word programa eta Windows sistema eragilea
izango direla, hona hemen nire proposamenak:
1. Word-eko, goiko menuan, «Fitxategia» aukera klikatu. Hor, behealdean,
izango dituzue azkena irekitako dokumentuak. Berreskuratu nahi duzuen
dokumentua hor ageri bada, ireki, eta dagokion tokian gorde.
2. Horrela konpontzerik ez baduzue, Windowsko «Hasi» botoia sakatuta, «Azken
dokumentuak» zerrenda ireki. Beharbada hortik ireki ahal izango duzue
dokumentua, eta dagokion tokian gorde.
Ea balio dizuen.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago