[itzul] pdf

Eider Juni ejuni a bildua edebe.net
Or, Api 11, 10:33:10, CEST 2008


Hau da Gotzon Egiak, garai batean, eman zuen informazioa:


Maiz samar ibiltzen gara PDF dokumentuekin trabatuta, eta hona hiru
tresna baliagarri:

- Koolwire http://www.koolwire.com/: Word (.doc), Powerpoint (.ppt),
Excel (.xls), Jpeg, GIF, Rich Text Format (.rtf), edo TXT dokumentu bat
postaz bidali, eta PDF txukun bat itzultzen dizu.

- Free PDF to Word Doc Converter http://www.hellopdf.com/index.php:
doako programa bat da, ordenagailuan instalatu beharrekoa, eta
alderantzizkoa egiten du, hau da, PDF bat DOC bihurtu, aski ondo.

- Pdfhammer http://www.pdfhammer.com/: ezer instalatu gabe, on-line, PDF
dokumentu baten barruan orrien hurrenkera aldatu, bi PDFrekin bat egin
eta gisakoak egin daitezke.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




El 11/4/08 10:08, "garbine mendizabal" <euskara a bildua ordizia.org> escribió:

> Egun on, pdf formatuko artxiboak ditut itzultzeko eta ezin dira manipulatu.
> 
> Zer egin dezaket wordfast programarekin itzultzeko?
> 
> Uste dut gaia atera dela beste noizbait sarean.
> 
> Garbiñe
> Ordiziako Udala
> 
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago