[itzul] Word inozoa da

Sebas sebasbe a bildua euskalnet.net
Ast, Api 17, 11:15:32, CEST 2008


Bai, bai, OpenOfficea askoz ere "langileagoa" da, eta internetera testuak
bulkatzeko garaian askoz ere "garbiagoa", beraz,....

2008/4/17, Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>
> Ez al zaizue inoiz gertatu Word dokumentu bat irekitzen hasi, eta
> erantzutea dokumentu horrek arazoren bat duela eta ezin dela ireki? Nork
> sortu du arazoa, Wordek? Atzo ongi zebilena, gaur gaizki dabil??
>
> Irtenbide egoki bat: erabili OpenOffice dokumentu gaizto hori irekitzeko,
> gorde Word gisa (!) eta kito. Bestek konpontzen dituzte Wordek sortzen
> dituen arazoak...
>
> OpenOffice doanekoa da, eta euskaraz txukun-txukun jarrita dago:
> http://eu.openoffice.org/
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



-- 
Sebas



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago