[itzul] Axun Aierbe

jon pertica acha pertica_jon a bildua yahoo.es
Ast, Api 17, 12:40:03, CEST 2008


Axun irakasle izan nuen Itzulpengintza eta Interpretazio Fakultatean. Oso bestelako ikasketak egitetik nentorren eta, Axuni esker, asko ikasteaz gain, itzulpengintza-arloan jarraitzeko gogo handia hartu nuen. Egiten genizkion galdera guztientzat (eta ez ziren gutxi) zeukan erantzuna. Bere lana asko maite zuen eta horrek guri ere ikasteko gogoa ematen zigun. 
   
  Lerro hauek idatzi nahi izan ditut, Axunen omenez.
   
  Eskerrik asko Axun, denagatik. Lanean jarraituko dugu.
   
  Jon Pertika
   
  

"Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es> escribió:
  Egun on, itzulkideok!

Ezagutu ez arren, itzulkidea izan den eta garen aldetik, doluminak bere hurbilekoentzat halako ustekabe gogorrean. Oraintxe irakurri dugunez hainbat itzulpen egin zituen eta euskararen alde gogotsu lan egiten zuen musutruk, beraz, apaltasunez, berari ere: eskerrik asko! Lanean jarraituko dugu!

Bittor Arbizu



> Message: 1
> Date: Tue, 15 Apr 2008 14:41:33 +0200
> From: EIZIE 
> Subject: [itzul] Axun Aierbe
> To: Itzul 
> Message-ID: 
> Content-Type: text/plain; charset="US-ASCII"
> 
> Axun Aierbe zerrendakidea eta Itzulpengintza eta Interpretazio
> Fakultateko irakaslea hil da garuneko odol isuri batez.
> 
> Xehetasun gehiago EIZIEren webgunean:
> http://www.eizie.org/News/1208259026
> 
> 


 __________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.yahoo.es 


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago