[itzul] Axun Aierbe

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Api 17, 20:09:57, CEST 2008


Atzo eta herenegun lanetik kanpo egon ondoren, gaur itzuli naiz berriro
bulegora, eta lehenbizikoz egin dut topo Axun Aierberen heriotzaren berri
ematen duen mezuarekin.

Lur jota geratu naiz.

Oroimenean argi baino argiago daukat nola aritu nintzen Axunekin eta Xabier
Payarekin hizketan, EIZIEkook Zornotzan egin genuen batzarraren egun hartan,
bazkalondoan. Argi baino argiago gogoratzen dut Axunen hizkera alaia eta
energikoa. Terminologiari buruzko zer edo zer, bere irakasle-lana eta abar
izan genituen hizpide.

Ordutik bi hilabete ere ez dira igaro, eta gaur bere heriotzaren albiste
latzarekin egin dut topo.

Samin handiz, doluminak eman nahi dizkiet bere ahaideei eta lagunei.



Xabier Aristegieta



----- Original Message ----- 
From: "EIZIE" <bulegoa a bildua eizie.org>
To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, April 15, 2008 2:41 PM
Subject: [itzul] Axun Aierbe


> Axun Aierbe zerrendakidea eta Itzulpengintza eta Interpretazio
> Fakultateko irakaslea hil da garuneko odol isuri batez.
>
> Xehetasun gehiago EIZIEren webgunean:
> http://www.eizie.org/News/1208259026
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago