[itzul] Condensador de cabecera
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Api 18, 09:02:34, CEST 2008
> Kondentsadoreak duen pieza osagarriren bat omen da, aurrealdean duena.
Susmoa dut «condensador de cabecera» esamoldea ez dela ongi erabilia.
Begiratu besterik ez duzu Googlen, aipu marka aretan idatzita (hitzez
hitz bila dezan): mezu truke honen hiru aipamenak besterik ez dira agertzen.
Ez da kondentsadore mota bat, beraz. Wikipedian zertxobait begiratuta,
ikus ditzakezu kondentsadoreen irudiak, hemen:
http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Capacitors
«Capacitor header» galdetuta Googlen, zentzu gehiago hartzen zaio.
Beraz, arriskatuko nintzateke «kondentsadore buru» ematen.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago