[itzul] facioterapia
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Api 21, 14:40:19, CEST 2008
> Eman al duzue inoiz FACIOTERAPIA euskaraz? Orratzik gabeko akupuntura omen da.
Googlen bilaketa arin bat eginda, ikusten da «facioterapia» gazteleraren
asmakizuna dela, beste hizkuntzetan gehienetan honela erabiltzen baita:
fr réflexologie faciale
en facial reflexology
Gainera, «reflexología facial» askotan ageri da gazteleraz ere.
Gauzak zer diren: Bartzelonako estetika etxe baten webgunean ikusi dut
«Aurpegi eta hanketako erreflexologia», horrela, euskaraz:
http://infoplus.qdq.com/centrodesaludyesteticamara/ek/impression.htm
Beraz, «aurpegi(ko) erreflexologia» eman daitekeela iruditzen zait.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago