[itzul] aulas PIES

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Api 29, 12:42:24, CEST 2008


Zuk eman duzun estekan, El Correoko Eva Molanoren testuan, honela ageri da: "...aulas PIES, un programa de intervención educativa."

Esteka horretan bertan, euskaratik sartuta, Luis Mª Landaluzeren testu bat aurkitu dut "Kultura arteko Hezkuntza" atalean. Izenburua da "Etorkinen integrazioa gelan, Mungiako Bigarren Hezkuntzako Institutuan", eta honela dio pasarte batean:
"Ordu kreditu hau lortzeko, PIEE proiektuan lortzen ditugun irakasleen orduak hartuz.."
Eta gaztelaniaz:
"Para conseguir este crédito, tomando en cuenta las horas que los profesores invertimos en el proyecto PIEE..."
PIEE ote da proiektuaren edo programaren izena eta S hori pluralekoa?

Beste esteka honetan HEZE-PIEE azaltzen da, hezkuntza bereziko curriculumeko fitxa didaktiko baten sarrera gisa, baina ez dut lortu aurkitzea zer den zehatz ez PIEE, eta ez HEZE.

Ondo bizi,

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: martes, 29 de abril de 2008 10:53
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] aulas PIES

Egun on guztioi, ederra daukagu eta:
Gaian agertzen den "aulas PIES" hori zer den inork badaki? Azaldu egingo
dizuet zein testuingurutan agertzen den. Kontua da Astrabuduako
Institutuak antolatu dituela gela horiek atzerriko ikasleak
integratzeko. Berez hezkuntza arlotik esku hartzeko programa bat dela
esan genezake. Euskaraz izenik badute?
Hemen duzue esteka bat eta han ageri da terminoa. Mila esker denoi aldez
aurretik.

http://www.aulaintercultural.org/breve.php3?id_breve=1421

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea


Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.

Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a  su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago