[itzul] Por el río Nervión?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 30, 12:37:16, CEST 2008
Ez, ez. BilbotarrOK diozunean, bizirik gaudenok esan nahi duzu, ezta? Hau da, hogeigarren mende amaierako eta hogeita batgarrenaren hasierakook beti, beti-beti esan dugula Nervión. Gu baino ez bagara ez da beti, are gutxiago beti-beti. Historia eta toponimia ez da gurekin hasi, ez amaituko. Guri Francoren garaian eta ondoren irakatsi digute kanpotar irakasleek Nervión.
Ibaizabal > Nervión aldaketa zergatik gertatu den jakin nahi baduzu, BBKren "Colección Temas Vizcainos" bildumako ale batean ondo azaltzen da. Egilea ez da ez euskalduna, ez abertzalea, ez alderdikoia, ez horrelako ezer. Gura baduzu(e) faxez bidaliko dizu(e)t horretaz dioena. Hemen ez daukat erreferentzia gehiagorik, etxean bai. Datorren asterako izango litzateke.
Bide batez, aspaldi honetan nabil Bizkaiko Aldundiak horretaz esan/egin duen "zerbaiten" bila: ez dakit erabakia (ezetz dirudi), aholku eskaera (Euskaltzaindiari, eta honek erantzun) edo zer den. Baina, orain urte gutxi batzuk, Aldundiko sail batek (Garraio, Hirigintza...?) mugimenduren bat egin zuen Bilboko itsasadarraren izena dela eta, egunkarietan oihartzun handia izan zuen, nahiz eta gero itzali, interesak interes. Horren datu edo erreferentziarik inork emango balit, zinez eskertuko nioke.
Jon Agirre
Abando (Bilbo)
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mikel Erro
Enviado el: miércoles, 30 de abril de 2008 12:16
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Por el río Nervión?
Betiko leloa. Beno. Egia da Abusun bazela "la campa del Ibaizabal". Baina
bilbotarrok beti esan dugu Nervión. Beti. Beti. Abestietan, esaera
zaharretan. Beti esan dugu Nervión, normalizazioa heldu arte, jakina.
Mikel Erro.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago